Bittor Andres eta Eneko Dorronsorok irabazi dituzte Gari eta Maldanberaren kontzerturako sarrerak

Karkara 2019ko urr. 16a, 15:00

Gari & Maldanbera taldearen kontzertua ostiral honetan izango da, Orioko Kultur Etxean.

Gari & Maldanbera taldearen kontzertua izango da ostiralean Orioko Kultur Etxean, eta KARKARAk bi lagunentzat bina sarrera zozkatu ditu. Zozketan parte hartzeko hurrengo galderari erantzun behar zioten laguntzaileek:

Zein talderekin egin zen ezagun Gari abeslaria?

Hertzainak taldea zen erantzun zuzena, eta asmatu dutenen artean bi irabazle atera dira zozketan: Bittor Andres eta Eneko Dorronsoro.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide