Aurrera doaz ipuin kontalarien saioak Orioko kultur etxean

Karkara 2019ko urr. 16a, 15:30

Pello AƱorga ipuin kontalaria.

Udazkenean hainbat ipuin kontaketa saio izango dira Orion. Datorren asteartean Pello Añorga arituko da, 18:00etatik aurrera.

Udazkenerako kultur egitasmoen barruan, ipuin kontalarien hainbat emanaldi antolatu dituzte Orion datozen asteetarako. Aste honetan Miriam Mendoza aritu da ipuinak kontatzen Orioko kultur etxean, eta Pello Añorgaren txanda izango da hurrengo saioan. Datorren asteartean, urriak 22, hartuko du hitza Añorgak. Hala, 18:00etatik aurrera ekarriko ditu kontakizunak kultur etxeko areto nagusira, 5-8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioan. Antolatzaileek azaldu dutenez, gurasorik gabe bertaratu beharko dute haurrek ipuin kontaketara.

Azaroaren 4an Mendozak eskainiko du saioa berriz, eta azaroaren 19an, aldiz, Ines Bengoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide