Bost pilota partida jokatuko dira asteburuan herriko frontoian

Karkara 2019ko urr. 15a, 14:34

Urriaren 18ean jokatuko dira ligaxkako norgehiagokak arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Gipuzkoako kluben arteko ezker hormako txapelketak Orioko frontoia hartuko du urriaren 10ean, ostiralarekin. Ligaxkako bost partida jokatuko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Eskuz banakako lehenengo urteko infantiletan, bi lehia izango dira. Orioko Etxebrria Donostiako Alde Zaharraren aurka lehiatuko da, eta Sukia, berriz, Errenteriako Eple 2ren aurka. Gomazko paleta nagusien hirugarren maila, berriz, norgehiagoka bakarra jokatuko da, Illarramendi eta Esoainek Tolosa izango dute aurkari. Jarraian, Eskuz binakako lehenengo mailako Lertxundi eta Aranaldek Lasarteko Intza bikotea izango dute, eta jardunaldia bukatzeko, gomazko paleta maila nagusian Orioko Murua eta Arrutik Tolosa izango dute lehiakide.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide