Orioko Longa baserria saridun, Euskal Herriko 24. Blonda Txapelketan

Karkara 2019ko urr. 14a, 17:30

(Lea Artibaiko Hitza)

Orioko Longa baserriak lortu zuen ikuilu onenaren saria.

Joan zen larunbatean, urriak 12, Lea-Artibaiko 36. Urriko Azoka Nagusia izan zen Markina-Xemeinen (Bizkaia). Egun horretarako prestatutako egitarauaren barruan, Euskal Herriko 24. Blonda Txapelketa jokatu zuten. Sariketan parte hartu zuten Orioko hainbat ordezkarik eta beren abereek ere, eta ez ziren esku hutsik itzuli.

Ikuilu onenaren saria irabazi zuen Orioko Longa baserriak, eta atzetik jarraitu zion Arrietako Makuleta baserriak. Gainera, sailka banatutako sarien artean, nabarmendutako abereen artean izan ziren Longakoak: 6. sailean, hau da, 30-36 hilabete bitarteko bigen artean, Orioko baserriko Nahia nagusitu zen.

Epaimahaiko kideen arabera, aurten Markina-Xemeinen ikusi ahal izan diren animaliak "sekulakoak" izan dira; "Ez da erraza horrelako animalia ederrak ikustea. Maila oso altua izan da, eta irabazleak aukeratzea ere ez da lan erraza izan" Txapelketako sailkapena eta argazki bilduma osorik, Lea Artibaiko Hitzan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide