San Praxku Jaietako trainerilla txapelketa irabazi dute oriotarrek

Karkara

San Praxku Jaietako trainerilla txapelketa. (Noaua)

Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak azkarrenak izan ziren Aginagan.

Lau urteko etenaldiaren ostean, trainerilla txapelketa jokatu zuten larunbatean Aginagan, eta garaipen bikoitza lortu dute oriotarrek. Puntako taldeek parte hartu zuten lehian, eta Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak izan ziren azkarrenak; beraz, bandera banarekin itzuli ziren herrira.

SAILKAPENA
Neskak
1- Orio 9:15 
2- Ondarroa 9:43
3- Hondarribi 9:52
4- Donostiarra 10:08

Mutillak
1- Orio 7:59 
2- Hondarribi 8,:04
3- Ondarroa 8:10
4- Zarautz 8:17
5- Donostiarra 8:19
6- Aginaga 8:52

Ikusi argazki bilduma Usurbilgo Noaua atarian

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide