Udane Ostolaza harri-jasotzaileak bere bi marka hobetu ditu asteburuan

Karkara

Urrezko Aizkolarien Ligako finalean, erakustaldia eman zuen Udane Ostolaza harri-jasotzaileak.

Larunbatean Urrezko Aizkolarien Ligako finala jokatu zen Urrestillan, eta emakume harri-jasotzaileek erakustaldia eskaini zuten herri-kirol jaialdian. Tartean zen Udane Ostolaza oriotarra. 14 urteko gazteak bi marka pertsonal ezarri zituen larunbateko saioan: bi aldiz altxatu zuen 63 kiloko kubikoa eta bost aldiz berdindu zuen 50 kiloko bola. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide