Altsasuko gazteen kontrako epai berria salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Karkara

Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiz, Altsasuko gazteek espetxean jarraitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak murriztu dizkien. Sententzia berria salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur 20:00etan, plazan.

Espainiako Auzitegi Gorenak asteazkenean jakinarazi zuen Altsasuko gazteen epaia, eta kartzelan dauden zazpi gazteek preso segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek espetxe zigor urteak jaitsi dizkien. Gorenaren erabakia salatzeko elkarretaratzea izango da gaur, ostirala, plazan, 20:00etan hasita.

Irailaren 18an izan zen Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiaren aurka aurkeztutako helegitea aztertzeko auzi saioa Auzitegi Gorenean, eta atzo jakinarazi zuen sententzia auzitegi horrek: zazpi laguni hiru urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie Gorenak; bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten baina aske zegoen lagunari, berriz, zerbait murriztu dio zigorra auzitegiak. Informazio osatua, Berria.eus-en.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide