Asteburuko eskubaloi partidak

Karkara

Lau eskubaloi partida izango dira asteburuan. Infantil mailako lehenengo urteko bi taldeenak Karela Kiroldegian izango dira.

Eragin eskubaloi elkarteko taldeek lau partida jokatuko dituzte asteburu honetan, hilaren 5ean eta 6an. Infantil mailako bi taldeek Karela Kiroldegian jokatuko dute, besteek, Eiabr eta Urnietan.

Asteburuko partidak:

Infantil 1 urtea. Sinergia Orio -Aiala Zarautz. Larunbatean, 10:00etan, Karela Kiroldegian.

Infantil 1 urtea. Gelato Orio -Tolosa. Larunbatean, 11:30ean, Karela Kiroldegian.

Infantil 2 urtea. Eibar - Neolith Orio. Larunbatean, 10:00etan, Eibarren.

Kadete maila. Urnieta - Sinergia Orio. Igandean, 11:30ean, Urnietan.

Jubenil maila. Atsedena.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide