12
Emakume eta gizonezkoen traineru Ligak, biak batera lortu dituen elkarte bakarra da OAE
Xanti Zabaletaren arraunlariek, orain dela hamar urte trainerua atera zutenetik lehengo aldiz etxeratu dute emakumezkoen Euskotren Liga, 55 punturekin. Bigarrenari (Arraun Lagunak) 12 puntu aterata.
Jon Salsamendiren mutilek ere lehenengoz lortu dute Eusko Label ligako lidertza, 213 punturekin. Bigarrenari (Hondarribia) 12 punturekin gailenduta.
33
Emakume eta gizonezkoetan, bietan, Kontxako Bandera irabazi dituzten elkarteen artean sailkatu da OAE
Aita Mari Zumaiako Arraun Elkartea izan zen lehenengoa titulu hau irabazten. 1984an eta 1987an Zumaiako mutilek irabazi zuten Kontxako Bandera, eta 2003an, berriz, emakumezkoak izan ziren garaile.
Zerrendan sartu zen bigarren arraun elkartea Pasai Donibane Koxtape izan zen. Gizonezkoetan lehenengo bandera 1924an irabazi zuen, guztira 10 aldiz izan da Donostiako Estropadetan garaile. Emakumezkoek, berriz, 2014an lortu zuten lehenengoz garaipena. Bost urtez jarraian izan dira irabazleak, 2018ra bitartean.
Eta, hirugarrenik, Orio Arraunketa Elkartea. Gizonezkoen traineruak 1901ean lortu zuen lehenengoz garaipena. Ordutik, 32 Kontxako Bandera ditu palmaresean. Emakumezkoek aurten, lehenengoz estropada irabazteari esker, zerrendan sartu da Orio.
4
Arraun denboraldiko lau titulu potoloak dituen elkarte bakarra da OAE
2019. urteko denboraldian, inoiz orain arte inork lortu ez zuen marka egin du OAE-k. Aipatu bezala, Eusko Label Ligan, Jon Salsamendiren trainerua izan da garaile. Euskotren Ligan, Xanti Zabaletaren taldea. Aurten, gainera, emakumezkoak izan dira garaile Kontxako Estropadan eta aurrez, 1901 eta 2017 urteen bitartean gizonezkoek 32 aldiz irabazi dute Donostriako Estropada. Beraz, elkarte bakarra da, Euskotren eta Eusko Label Ligak eta Kontxako emakumezkoen eta gizonezkoen estropadak palmaresean dituena.
4
Gizonezkoen alorrean, aro modernoko bi treineru ligak irabazi dituzten elkarteen zerrendan sartu da OAE
Arraun Kirol Elkarte Castrotarrak 2001 eta 2002 urteetan Euskal Traineru Liga etxeratu zuen. 2009an, berriz, TKE (Traineru Kluben Elkarteak sortutako arraunketa liga). Orio AEk, Euskal Traineru Liga 1996an, 1997an eta 1998an irabazi zuen. TKE liga, aurrenekoz, aurten.
3
Gizonezkoetan gaur egun dauden hiru ligak irabazi dituzten elkarteen zerrendan sartu da
Astillero Arraun Elkartea da lehenengoa sailkapenean. 2003an eta 2005ean TKE liga irabazi zuen eta 2008an KAE-2 ligan garaile izendatu zen.
Bigarrenik, Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteak, 2011n 2012an eta 2013an eskuratu zuen TKE liga. 2006an, berriz, KAE-2 liga eta 2008an KAE 1.
Eta aurten zerrendara gehitu da Orio AE, TKE eta KAE-2 ligetako garaipena eskuratuta, izan ere, 2012an, Orio “A” traineruak lortu zuen KAE-1 mailan liderra izatea.
1
Arraun denborali berean, elkarteko emakume-gizon traineru guztiek beraien ligak irabazi dituzten elkarte bakarra da
Datuen iturria: Joxemari Olasagasti