Andatzako Erromeria Elkartea lankidetza hitzarmena sinatu du Udalarekin

Karkara 2019ko ira. 26a, 12:00

Erromeria bultzatzeko eta auzoko kultur eskaintza mantentzeko diru laguntza emango die 2022ra bitartean

Aiako Udalak eta Andatzako Erromeria Elkarteak hitzarmen berri bat sinatu dute –aurreko legegintzaldian ere diru-laguntza eman zuten– erromeria hau bultzatzeko eta Andatzako kultur eskaintza mantentzeko. Hitzarmenarekin lau urterako konpromisoa hartu dute,  eta horren arabera Udalak urtero  3.000 euroko diru-laguntza emango du, Nekane Arrizabalaga, Aiako alkatearen esanetan, "Trikiti doinuek astebururo Andatzako auzoan jarrai dezaten".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide