Asteburuko eskubaloi partidak

Karkara 2019ko ira. 26a, 10:32

Bost eskubaloi partida izango dira larunbatean. Infantilek eta kadeteek Karelan jokatuko dute eta Jubenil, Zarautzen.

 Eragin eskubaloi elkarteko taldeek bost partida jokatuko dituzte larunbat honetan, hilaren 28an. Infantil mailako taldeek eta kadeteek Karela Kiroldegian jokatuko dute, jubenilek, berriz, Zarautzen.

Larunbateko partidak:

Infantil 1 urtea. Sinergia Orio-Usurbil, 11:45ean.

Infantil 1 urtea. Gelato Orio-Eibar, 10:30ean.

Infantil 2 urtea. Neolith Orio-Eibar, 9:20etan.

Kadete maila. Sinergia Orio-Egia, 16:15ean.

Jubenil maila. Aiala Zarautz- Lua Orio, 11:15ean, Zarautzen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide