Kultur Etxe atzeko plaza itxita izango da ostegun goizean

Karkara

Kultur Etxe atzeko plazako lurzorua oso gaizki zegoen eta aldatzen ari dira

Ostegunean bukatuko dira kultur etxe atzeko plazako zorua berritzeko lanak eta, hori dela-eta, plaza eta bertako igogailua itxita izango dira goiz osoan.

Arratsalderako lanak bukatuta egotea espero du Udalak eta, beraz, plaza eta igogailua berriro erabilgarri izatea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide