Herri bazkari ekologikoa egiteko aholkuak eman dituzte Gazte Festetako antolatzaileek

Karkara

Ahalik eta zabor gutxien egiteko bakoitzak bere baso berrerabilgarria ekartzea aholkatu dute.

Gazte Festetako antolakuntza batzordeak herri bazkari ekologikoa egiteko aholkuak argitaratu ditu. Herriko denda txikietan erostera bultzatu nahi dituzte parte hartzaileak. Horrez gain; "ahalik eta plastiko gutxien izatea" gogoratu eta "bertakoak eta ekologikoak" izatea gomendatu dute. Bazkal ostean, parte hartzaile guztien artean sortu den plastikoa pisatuko dutela jakinarazi dute. "Urtetik urtera kopurua jaisteko" asmoarekin.

Bestetik, animalien esplotazioa eragiten duten produktua "ez erostea" aholkatu dute. "Gogoratu azken hauen sufrimendua ekiditea gure esku dagoela eta gehien kutsatzen duen industria ere badela".

Bazkariaz gain, Gazte Festetarako ere eman dute aholkua. "Ostiral gauean ahalik eta zabor gutxien egiteko bakoitzak bere baso berrerabilgarria ekar dezala".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide