Ostegunean, 19:30ean, ohiko bilkura egingo du Orioko Udalbatzak

Karkara 2019ko ira. 25a, 09:53

Bilkura udalbatzar aretoan izango da, 19:30ean hasita, eta estreinakoz Karkara.eus atarian zuzenean ikusteko aukera izango da.

Hurrengoa da gai zerrenda.

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2019ko uztailaren 4ko ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 5/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

3.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 6/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

4.- Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta bere eranskinen aldaketa, eragina 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

5.- Onartzea, egoki bada, 2020 urterako auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak.

6.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, udal-garbitzaile lanpostuei buruz.

7.- Onartzea, egoki bada, Udaleko administrari-laguntzaileen sailkapen-taldea eta ordainsari-maila aldatzea.

8.- Onartzea, egoki bada, Udaleko diruzaintza-lanpostuaren sailkapen-taldea eta ordainsari-maila aldatzea.

9.- Onartzea, egoki bada, Obra eta Zerbitzuetako udal-brigadako arduradunaren lanpostu bat hornitzeko oinarriak.

10.- Onartzea, egoki bada, elektrizitateko espezialitatea duen lehen mailako ofizial balioaniztun lanpostu bat hornitzeko oinarriak.

11.- Onartzea, egoki bada, peoi espezialista balioaniztun lanpostu bat hornitzeko oinarriak.

12.- Onartzea, egoki bada, garbitzaile-lanpostu bat hornitzeko oinarriak.

13.- Onartzea, egoki bada, udal-kanpinerako peoi espezialista balioaniztun lanpostu bat hornitzeko oinarriak.

14.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide