San Nikolas festak antolatzeko bilera asteazkenean izango da, 19:00etan kultur etxean

Karkara 2019ko ira. 24a, 14:51

Orioko Udaleko kultura sailak herriko eragileak gonbidatu ditu bilerara.

Asteazkenean, bihar, bilduko da San Nikolas jaietako festa batzordea kultur etxean, 19:00etan. Orioko Udaleko kultura sailak herriko eragileak aurtengo San Nikolas festak elkarrekin antolatzera gonbidatu ditu. 

Asteazkenekoa lehen batzarra izango bada ere, urriaren 9a eta urriaren 23a ere biltzea aurreikusi du festa batzordeak. Urriko bilerak 19:00etan izango dira, kultur etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide