Elkartasun Desafiyua izeneko erronka berezia ospatu dute gaur San Martin ermitako belardian, 11/13 auziko 47 auziperatuen alde. Ea desbrozadorarekin nork moztu belar gehien! Bosna zarauztar eta oriotar lehiatu dira gaur arratsaldean, eta berdinketan amaitu da erronka: 1.316 kilo belar jaso dituzte bai zarauztarrek eta baita oriotarrek ere. Desafioaz gain, Oreka TX bikoteak txalaparta saioa eskaini du, bertsoentzat ere izan da tartea arratsaldean.