Irailaren 27tik 29ra 10. Gazte Festak direla eta herriko antolatzaile gazteek sarien Tonbola antolatu dute ostiral honetarako, Herriko Plazan. 19:30ean zabalduko dute eta 21:00ak bitartean egongo da irekita. Bertan, herriko komertzioek emandako produktuak egongo dira zozketan, eta ateratzen den dirua, hilaren bukaeran ospatuko diren Gazte Festa autogestionatuetara bideratuko da.
Beste urteetan ez bezala, aurten, hilaren 28an izango den Paella Lehiaketako tiketak Tonbolan bertan soilik salduko dira. 12€ko prezioa izango dute eta paella egiteko ohiko osagaiak eta aurtengo Gazte Festen kamisetak jasoko dira ordainetan.