Gaur hasi dira Kultur Etxearen atzeko plazako obrarekin eta hiru bat aste iraungo dute. Plazako lurzorua oso gaizki dago eta hura kendu eta berria jarriko dute. Obra egiten den bitartean, ezin izango da plaza erabili, baina jendearen pasaera errespetatuko dute langileek. Kostuari dagokionez, zoruan jarriko den materiala 4.900€ ordiandu ditu Udalak, (BEZa barne). Lanak, Uzkue Ekaikuntzak enpresak egingo ditu eta 19.000 euroko kostua izango du. Guztira, beraz, 24.000 euro inguruko kostua izango dute lanek.
Bizikletak erretiratzeko deia
Obrak egiteko, plazan dauden bizikletak erretiratzeko eskatzen du Udalak. Astearterako erretiratu ez direnak bertatik kendu eta jaso egingo ditu Udalak.