Eusko Label Ligako denboraldiari amaiera emango diote asteburuan Orioko mutilek

Karkara 2019ko ira. 13a, 15:14

Matematikoki ligako txapeldun izendatu zen Orio bi estropadaren faltan. Deskalifikazio batekin soilik galduko lukete txapela oriotarrek.

Eusko Label Liga denboraldiko azken astean sartuta, jada, azken estropadak jokatuko dira asteburuan. Larunbatean Ligako kanporaketaren lehen jardunaldia jokatu ondoren, Bermeo Hiriko XXXVII. Bandera - Avia Sari Nagusia lehiatuko dute Eusko Labeleko lehen zortzi ontziek, Orioko mutilak barne. Lehen txandan Cabo, Ondarroa Cikautxo, Donostiarra eta Urdaibai lehiatuko dira, bigarren eta ohorezko txandan, berriz, Orio, Zierbena, Santurtzi eta Hondarribia.

Igandean, hilak 15, amaiera emango zaio aurtengo arraun denboraldiari. Eusko Label eta Euskotren Ligetako kanporaketen bigarren jardunaldia jokatuko da Portugaleten. Ondoren, gizonezkoen lehiaren hogeigarren eta azken jardunaldia izango da. XLIX GP - XLV. El Corte Ingles Bandera eskuratzeko lehiatuko dira zortzi ontzi onenak.

Abuztuaren 24an, Oriok Boiroko bandera irabaztearekin batera, sailkapen orokorrean Hondarribiari 15 puntuko aldea ateratzea lortu zuen. Hala, matematikoki ligako txapeldun izendatu zen Orio bi estropadaren faltan. Gauzak horrela, deskalifikazio batekin soilik galduko lukete txapela oriotarrek.

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide