Reggae kontzertua izango da Katxiñan, gaur iluntzean

Karkara

20:00etan hasita, marmitakoa, garagardoa eta Katxiña txakolina dastatzeko aukera ere izango da. Jarraian, Orioko Reggae Taldea arituko da gaua girotzen.

Gaur, ostirala, musika, jatekoa eta edatekoa uztartuko dituzte Katxiña txakolindegian. 20:00etan hasita, marmitakoa, garagardoa eta txakolina dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hain zuzen, 15 euroan, marmitakoa, bi garagardo eta txakolin kopa bat eskainiko dituzte. Aurrerago, 21:00etan, Orioko Reggae Taldearen eskutik, reggae doinuek hartuko dute gaua.

Antolatzaileek azaldu dutenez, marmitakoa jan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena; Orioko Surf Elkartean, K2 tabernan edota 943 580 166 telefono zenbakira deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide