Ostiral honetan emango diote hasiera Gipuzkoako ezker hormako binakako txapelketari. Hiru modalitateetan jardungo dira herriko pilotariak. Eskuz binakako lehen mailan Lertxundi eta Aranaldek hartuko dute parte. Gomazko paletan hirugarren mailan, Illarramendi, Esoain-I eta Arruti eta J. Arruti eta Murua. Azaroa erdialdera arte ostiralero izango dira partiduak 20:00etatik aurrera herriko frontoian.
Hilaren 13an, ostiral honetan jokatuko dira lehen partidak. Etxean jokatuko dute Esoain eta Illarramendik, Debako Euskal Jolas izango dute aurkari, J.Arruti eta Muruak, berriz, Idiazabalgo Atxurbide. Kanpoan jokatuko dute lehen norgehiagoka Lertxundi eta Aranaldek Usurbilen aurka.
Pilota eskola
Eskolari ere ostiral honetan emango diote hasiera, 17:00etan bilerara deitu dute Salatxo Aretoan, xehetasun guztiak emateko. Entrenamendu saioak, hurrengo astean hasiko dira aurre-benjaminetatik infantil maila arteko gaztetxoenak.