Atzotik falta den gizon baten bila dabiltza Antilla hondartzan

Karkara

Atzotik falta den gizon baten bila dabiltza Antilla hondartzan. Bart arrantza joan zen hondartzako barrara eta ez da ageri. Ertzaintza bere bila dabil.

Ertzaintzak KARKARAri adierazi dionez, goizeko 7:50ean lekuko baten deia jaso dute bulegoan. Hondartzako barra inguruan bi kanabera ikusi ditu lekukoak baina inguruan ez du jaberik ikusi. Ordubete zain egon da baina inor ez da gerturatu.

Horrela, Ertzaintzak abian jarri du bilaketa operatibo bat, eta falta den gizonaren bila dabiltza helikoptero bidez, arroketan eta uretan. Oraingoz ez da ageri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide