Irailaren 20an, ostiralarekin, Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalaurrekoa izango da Orioko Aldapa Elkartean. Otorduaz eta sagardoez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta sagardo bakoitza puntuatuz iritzia emango dute.
Afarirako bi sarrera zozketatuko ditu KARKARAk. Zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar zaio: Zein urtetan sortu zen Aldapa Elkartea?
Bidali zure erantzuna 688-85 96 82 zenbakira. Erantzuna asmatzen dutenen artean finalaurrekoetarako bi sarrera zozketatuko dira. Irabazlea datorren astelehenean, 16an, esango da.
Sarrerak erosi nahi izanez gero, Salatxo eta Kolon Txiki tabernetan eta Aldapa Elkartean daude salgai, 26 euroren truke. 10 sagardo izango dira finalaurrekoetan, eta sagardo bakoitzari 5-10 arteko puntuazioa eman beharko zaio. Honakoa izango da menua:
- Basatxerri lontxeatua
- Entsalada
- Ajoarrieroa
- Xolomoburua
- Postrea