Haurrentzako 'Welcome to the jungle' antzezlana izango da gaur, Mola Molan

Karkara 2019ko ira. 7a, 10:00

Ingelesez izango da emanaldia, eta hainbat ipuin barnebilduko ditu. Kids&Us-ek antolatu du saioa.

Gaur, larunbata, haurrentzako Welcome to the jungle antzezlana izango da Orioko Mola Mola tabernan. Kids&Us-ek antolatu du saioa, eta azaldu dutenez, ingelesezko hainbat ipuin barnebilduko ditu.

18:00etan hasiko da emanaldia, eta doakoa izango den arren, bertaratzeko asmoa dutenek aldez aurretik abisua eman dezaten eskatu dute antolatzaileek. Horretarako, ondorengo helbidera igorri dezakete mezua: direccion.zarautz@kidsandus.es

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide