Blanca Fernandez eskiatzailea, Orion

Karkara 2019ko ira. 6a, 13:30

Aste honetan aurkitu dute hilik Blanca Fernandez eskiatzailea, La Peñotaren gailurretik hurbil. 1992. urtean Orion izan zen CEPSAren ordezkari modura, baita Kontxako Estropadetan ere.

Blanca Fernandez eskiatzaile famatuaren gorpua aurkitu dute aste honetan, La Guadarrama mendateko La Peñotaren gailurretik hurbil.

Fernandezen heriotzarekin, 27 urte atzera egin dute oriotarrek. Izan ere, 1992. urtean CEPSA zen Orio Arraunketa Elkartearen babeslea, eta enpresaren ordezkari modura bertaratu zen Fernandez urte horretan. Hala, Orion izan zen, baita Kontxako Estropadetan ere.

Orioko elizan ageri da zenbait irudi zaharretan, eta ikus daitekeenez, egun horretan Jon Salsamendik eta Ainhoa Gozatetik dantzatu zuten aurreskua, besteak beste. Orioko arraunlariek Kontxako Banderarekin atera zuten argazkian ere ageri da Fernandez.

Irudiak: utzitako argazkiak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide