Ostiralean bukatuko da Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko epea

Karkara 2019ko ira. 5a, 11:30

Danbolin Musika Eskolaren 2019-20 ikasturtean matrikulatzeko epea zabalik dago eta ostiralean bukatuko da. Ikasturtea irailaren 10ean hasiko da, asteartearekin. Musika Eskolan honako ikasketak egin daitezke:

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)

  • Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

2. MAILA (7 urtetik aurrera)

  • Musika-mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
    Instrumentuko plazak mugatuta daude.

3. MAILA (12 urtetik aurrera)

  • Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

MATRIKULATZEKO EPEAK

Irailaren 2tik 6ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara.

INFORMAZIO GEHIAGO

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Musika Eskolara (943 833 727 telefonoa).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide