Bost eskubaloi partida izango dira larunbatean Karelan

Karkara

Kukullaga eta Zarautzen aurka lagunarteko partidak jokatuko dituzte Orio Eragin Eskubaloiko neskek.

Denboraldiari begira prestatzen joateko, irailaren 7an, larunbatarekin, Orio Eragin Eskubaloi Elkarteko taldeek lagunarteko partidak jokatuko dituzte Karela Kiroldegian. Goizeko 10:00etan emango diote hasiera egunari, bigarren urteko infantilen Neolith Orio taldeak, Kukullagaren aurka jokatuko duen lehiarekin. Jarraian, 11:30ean, Sinergia Orio infantil lehenengo mailako nesken txanda izango da Kukullagaren aurka.

15:20etan, maila bereko beste taldeak jokatuko du. Zarautz izango du aurkari Gelato Orio taldeak. Arratsaldean, 16:50tan, kadete mailako Sinergia Orio nesken txanda izango da, Kukullagaren aurka eta amaitzeko, Lua Orio jubenil neskak Kukullagaren jubenil taldea izango dute aurkari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide