Salatxo Abesbatza kide berrien bila dabil

Karkara

Lehenengo entsegua hilaren 9an izango da astelehenarekin, gaueko 21:00etan.

Udako oporrak amaituta Salatxo Abesbatzak ikasturte berriari ekingo dio datorren astean. Horrekin batera, kide berrien bila dabil Orioko abesbatza. Kantatzea gustuko duten edonori zabaldu diote atea, gazte zein heldu. Irailaren 9an, astelehenarekin izango da lehenengo entsegua Kosta tailerreko Salatxoren aretoan, arratsaldeko 21:00etik aurrera. Izena eman nahi duenak bertara azaltzeko aukera du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide