Denboraldi berriari begira daude jada Orio Arraunketa Elkarteko kideak. Hala, Orion arraunean hasi nahi dutenentzako izen-ematea ireki dute dagoeneko. Alebin, infantil, kadete edota jubenilek eman dezakete izena, eta elkartekoek adierazi dutenez, "arrauna gustuko duen eta praktikatu nahi duen orok" ditu zabalik ateak. "Kirolaz gain, laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsua izaten irakatsiko dugu OAEn", gehitu dute.
Irailaren 17an edota 18an izango dira aurtengo aurreneko entrenamenduak. Hala, denboraldiari hasiera emateko, hainbat hitzordu jakinarazi dituzte:
- Alebinak (2008-2009 urteetan jaioak): irailak 18, asteazkena. 16:45ean, Arraunetxen.
- Infantilak (2006-2007 urteetan jaioak): irailak 17, asteartea. 17:30ean, Arraunetxen.
- Kadeteak (2004-2005 urteetan jaioak): irailak 18, asteazkena. 17:30ean, Arraunetxen.
- Jubenilak (2002-2003 urteetan jaioak): irailak 17, asteartea. 18:15ean, Arraunetxen.