Ireki ditu ateak Orioko euskaltegiak

Karkara 2019ko ira. 3a, 12:30

Aurreko ikasturteko argazki bat. (Orioko AEK)

Ikasturte berrirako izen-ematea ireki dute dagoeneko, eta interesa dutenek, irailaren 25era arte izango dute izena emateko aukera.

Irailean murgildu gara dagoeneko, eta ate joka da ikasturte berria. Orioko AEK-k ireki ditu euskaltegiko ateak, baita datorren ikasturterako izen-ematea ere. Hala, aurtengo euskara eskoletan parte hartu nahi dutenek, irailaren 25era arte izango dute izena emateko aukera.

Kosta tailerrean dago Orioko euskaltegia, Arrantzale kalean. AEK-ko kideek azaldu dutenez, astelehenetik ostegunera dago irekita; 17:00etatik 20:00etara astelehenetan eta asteazkenetan, eta 08:30etik 13:30era astearteetan eta ostegunetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide