Irailaren 6an, ostiralarekin, Napardeath euskarazko filma proiektatuko da Etzeluze Gaztetxean. Gaueko 22:30ean emango diote hasiera emanadiari. Ikusi trailerra, hemen.
Napardeath
Lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñera abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Bidea ez da uste bezain erraza izango ordea, Ezker Abertzaleak Antso Azkarra momia berpiztuko baitu, nafar erresuma berrezarri eta tronua berreskuratzeko asmoz. Nor izango da garaile tronua lortzeko dema honetan?
deia originala eta argumentua: Beñat Iturrioz eta Xabier Padin
Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Iturrioz
Ekoizpen zuzendaria: Jaione Irazu
Arte zuzendaria: Oskarbi Sein
Argazki zuzendaritza: Beñat Iturrioz
Zuzeneko soinua: Lander Llorens, Asier Razkin
Ikus-Efektu digitalak-VFX: Javi González
Makilajea: Leire Benito eta Ziortza “Ziggy” Arroyo
Musika: Beñat Iturrioz
Edizioa: Beñat Iturrioz
Ekoizpen taldea: Jaione Irazu, Oskarbi Sein, Beñat Iturrioz, Gorka Estomba, Javi Gonzalez, Mikel Alvarez, Ihintza Iturrioz, Xabier Cueto, Etxahun Galparsoro, Julen Aldabe, Xabier Padin, David Larrañaga.
Ekoiztetxea: Katihotsak Logia Kultur Elkartea