Piraten Danborrada, martxan beste urte batez

Karkara

Piraten Danborradak irekiko ditu aurtengo Gazte Festak, irailaren 27an. Irailaren 13an hasiko dira entseguak.

Uztaila erdialdean hasi ziren aurtengo Gazte Festak antolatzeko aurreneko prestakuntza lanak. Abuztua amaitzear da dagoeneko, eta pixkanaka, motorrak berotzen ari dira herriko gazteak.

Aurten ere Piraten Danborradak irekiko ditu jaiak, irailaren 27an, ostirala. Etxeluze Gaztetxean abiatuko da martxa, 22:00etan. Hala, irailaren 13an izango da lehen entsegua, baina beste hiru hitzordu ere jarri dituzte; irailaren 18an, 20an eta 25ean. 19:00etan izango dira saio guztiak, Etxeluzen.

Bestalde, gaztetxeko kideek jakinarazi dute danborradan parte hartzeko izen-ematea ireki dutela dagoeneko. Beraz, bertaratzeko asmoa dutenek, Kabi edo Kolon Txiki tabernetan eman dezakete izena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide