Saskibaloiko saio irekiak izango dira irailan herriko neska mutilentzat

Karkara 2019ko abu. 30a, 11:30

Irailaren 2tik 6ra bitartean izango dira saioak goizeko 11:15etik 12:30era.

Zarauzko Saskibaloi Taldeak saio irekiak antolatu ditu Karelan, saskibaloian jardun nahi duten 2008, 2009 eta 2010eko neska mutilentzat. Saioak, irailaren 2tik 6ra bitartean izango dira goizeko 11:15etik 12:30era bitartean. Mutilen saioak, astelehenean, asteazkenean eta ostiralean izango dira. Neskenak, berriz, asteartean, ostegunean eta ostiralean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi zast@zast.eus edo zke-cdz@zarautz.com helbideetara edo deitu 943 831463 edo
688 802276 zenbakietara.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide