44 ontzi izango dira gaur Kontxako Banderako sailkatze estropadan

Karkara 2019ko abu. 29a, 12:30

16:30etik aurrera, ETB1ean emitituko dute Kontxako Banderaren sailkatze estropada.

Gaur arratsaldean Kontxako Banderako sailkatze estropada jokatuko da Donostian, eta erlojuaren aurkako lehia izango da. Emakumezkoen saioa 17:30ean hasiko da, eta hogei ontzik parte hartuko dute. Emakumezkoen traineruek itsas milia bat eta erdiko ibilbidea osatu beharko dute, eta Oriok A taldean egingo du arraunean.

Gizonezkoen estropada 18:00etan hasiko da, eta 24 traineruk neurtuko dituzte indarrak, hiru itsas miliako ibilbidea osatuz. Gizonezkoen lehian ere, Orio A taldean arituko da.

Gaur,16:30etik aurrera, ETB1ean emitituko dute Kontxako Banderaren sailkatze estropada.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide