Libana Taboadak irabazi du Euskotren ligako porra

Karkara

Berrogeita bost lagunek parte hartu dute Euskotren ligako porran, eta hamasei lagunek asmatu dute. Azken horien artean zozketa egin da. 

Arraun denboraldiaz hainbat porra egin ditugu udan zehar karkara.eus atarian, eta asmatzen dutenen artean, otorduak eta talasoterapia zirkuiturako sarrerak zozkatuko ditugu. Emakumezkoen Euskotren liga amaitu denez, gaur egin dugu Euskotren ligako porra. Denera, berrogeita bost lagunek parte hartu dute Euskotren ligako porran, eta hamasei lagunek asmatu dute.

Asmatu dutenen artean zozketa egin dugu, eta Balea hotelean talasoterapia zirkuiturako bi sarrera Libana Taboadari tokatu zaizkio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide