Rebeka Carrera, Softboleko Europako txapeldun

Karkara

(@BATbasqueteam)

Atletico SS taldean aritzen da Carrera, eta Bulgarian jokatu dute Europako txapelketa.

Rebeka Carrera oriotarrak Softboleko Women’s European Cup irabazi du Atletico SS taldearekin. Dupnitsan (Bulgaria) izan dira Carrera eta gainontzeko taldekideak, abuztuaren 19az geroztik. Atzo amaiera paregabea eman zioten txapelketari, finala The Mix talde ingelesaren aurka irabazita. Erraz irabazi zuten, gainera: 10-0eko markagailuarekin.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide