Orio B zuzenean igo da KAE 1 ligara, Colindresen bandera irabazita

Karkara 2019ko abu. 24a, 12:34

Gaur jokatu dute ligako azken estropada KAE 2-ko arraunlariek Colindresen (Kantabria). Orio B taldea nagusi izan da.

Colindreseko bandera irabazita, lidertzan amaitu du denboraldia Orio B taldeak. Hala, datorren denboraldian KAE 1 ligan lehiatzeko sailkatu dira oriotarrak. 

Gaurkoan 20:45,9ko denbora egin dute, eta haien atzetik iritsi da Portugalete 20:53,12ko denborarekin. San Juan izan da hirugarrena (20:57,16), eta Bermeo B laugarrena (21:00,71). Denboraldi bikaina burutu du Orioko gizonezkoen bigarren taldeak, guztira, etxera sei bandera ekarrita. Saria izan du denboraldi borobilak, eta datorren denboraldian mailaz igotzeko aukera izango dute oriotarrek. Hala, Orioko Arraunketa Elkarteak talde bana izango du gizonezkoen lehen bi mailetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide