Bosgarren postuan sailkatu da Orio B, Castroko estropadan

Karkara 2019ko abu. 15a, 13:24

Castron, ETE, KAE 2 eta KAE 1 ligetako estropadak jokatzen ari dira gaur eguerdian.

Gaur eguerdian ezohiko arraun jardunaldia jokatzen ari da Castron, ETE, KAE 2 eta KAE 1 ligetako estropadak jokatzen ari baitira, bata bestearen atzetik. Amaitu berri da KAE 2ko estropada, eta gaurko jardunaldian Orio B (10:18,24) ontzia laugarren postuan sailkatu da. Castrok (10:07,38) irabazi du etxeko bandera KAE 2 ligan, eta bigarren sailkatu da Getxo (10:15,26), hirugarren izan da Hondarribia (10:16,74) eta laugarren Busturialdea (10:17,34).

Ikusi KAE ligetako webgunean sailkapena

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide