Orio ekimenak marka berria ezarri du Mantxako Kanalean

Karkara 2019ko abu. 9a, 16:30

Orio Speed Masters taldeak Mantxako Kanala 3 ordu 9 minutu eta 2,5 segundotan zeharkatu du, traineruan arraunean

Jock Wishart arraunlari, esploratzaile eta itsas abenturazale eskoziarrak eta bere taldeak Loch Ness laku ezaguna traineruan arraunean zeharkatu zuten ekainaren amaieran, eta marka berria ezarri zuten. Orain urratsa bat aurrera egin dute, eta Mantxako Kanala zeharkatu dute arraunean, Basque Country trainerua eta Orio Arraunketa Elkarteko arraunak erabilita. 

22,6 miliako distantzia 3 ordu 9 minutu eta 2,5 segundotan osatu dute. Dena dela, hainbat azaro izan dituzte itsas-bidaia egin ahal izateko, baina oztopoak ez dira itsasoaren eta eguraldiaren baldintzak izan. Frantziako legearen arabera debekatuta dago Mantxako Kanaleko Frantziako uretan arraunean egitea. Horregatik, Orio Speed Masters taldeko kideek distantzia bera duen ordezko ibilbide bat zehaztu zuten Guiness Errekorreko arduradunekin; Mantxako Kanalean bertan, Erresuma Batuko Shakespeare hondartzatik Colbart North-era joan-etorria osatu dute, Frantziako uretan sartu ezin zutelako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide