Abuztuaren 20an ezohiko batzarra egingo du Orio Arraunketa Elkarteak, Arraunetxen

Karkara 2019ko abu. 10a, 10:00

Ezohiko batzarrean elkarteko zuzendaritza berria aukeratzeko hautaketa prozesua martxan jarriko dute.

Abuztuaren 20an, asteartearekin, ezohiko batzarra egingo du Orio Arraunketa Elkarteak, Arraunetxen. Bertan elkarteko presidentea eta zuzendaritza berria aukeratzeko hautaketa prozesua martxan jarriko dute, eta hauteskundetako egutegia zehaztuko dute. Horrez gain, bazkideek eskariak eta galderak egiteko aukera ere izango dute.

Batzarraren lehen deialdia 18:30ean izango da, eta bigarren deialdia 19:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide