Larunbateko film proiekzioa eta igandeko kontzertua Herriko plazan izango dira

Karkara 2019ko abuztuaren 8a

Astebururako eguraldi txarra iragarrita dagoelako, egingo dituzte ekimenak Herriko Plazan.

Orioko Udaletik jakinarazi dute, datorren larunbatean hondartzan aurreikusirik zegoen Harpetarra filma Herriko Plazan proiektatuko da betiko ordu berean, gaueko 22:00etan hain zuzen ere, eguraldi txarra iragarrita baitago.

Arrazoi beragatik abuztuaren 11erako, iganderako, Ziaboga Musika Zikloaren saioa, Sambastian taldearen kontzertua Herriko Plazan izango da 20:15etan, aurreikusia baino 45 minutu beranduago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide