Sambastian taldearen kontzertua izango da igandean, ‘Ziaboga’ musika-zikloraren barruan

Karkara

19:30ean izango da kontzertua, Orioko hondartzan.

Datorren abuztuaren 11n, igandearekin, kontzertua izango da hondartzan, 19:30ean hasita, Orioko Udalak eta Enbor Akzio Kulturakak elkarrekin antolatutako ‘Ziaboga’ musika-zikloaren barruan. Sambastian musika taldeak kontzertua eskainiko du Antilla hondartzan.

Kontzertua doan izango da.

Sambastian (Brasil)
Sambastian taldeak brasildar kultura bete-betean barneratuko ditu entzuleak samba doinuen bidez. Brasildar musikaren ezinbesteko osagaiek ez dute hutsik egingo: dantza, samba, perkusioak… Euskal musikarien eta musikari brasildarren arteko topagunea da Sambastian musika-taldea. Samba doinua jotzeko nahiak erakarrita, Daniel Bordonabak (panderoa), Henrique Barrosek (cavaquinho eta ahotsa), Hugo Silveirak (gitarra eta ahotsa) eta Juan Luis Anulak (perkusioa) osatzen dute taldea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide