Benta bidea itxita izango da, Woody Allenen filmaren grabaketagatik

Karkara 2019ko abu. 6a, 09:29

Datorren larunbatean eta astelehenean itxiko dute Benta bidea.

Gipuzkoako txoko desberdinetan grabatzen ari da Woody Allen zine zuzenari estatubatuarra bere filma, eta larunbatean eta astelehenean Orioko Benta bideko errepidean pelikularen zati bat grabatuko du.

Grabaketak bi egunetan zehar egingo dituzte, abuztuaren 10ean eta 12an. Horregatik, abuztuaren 10, larunbata, Benta bidea itxita egongo da 07:00etatik 18:00etara. Astelehenean berriz, abuztuaren 12an, 07:00etatik 20:00etara itxiko dute errepidea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide