'Goenkale' telesaileko zuhaitz genealogikoari buruz jardun da Jon Garate Euskadi Irratian

Karkara 2019ko abu. 2a, 12:00

Telesaileko 321 pertsonaiez osatutako zuhaitz genealogikoaz aritu da bertan, baita lehen garaiari buruz jakin beharreko guztiaz ere.

Jon Garatek dozenaka aldiz ikusi ditu 'Goenkale' telesaileko atalak, aditu bihurtzeraino. Telesailaren lehen garaiari buruz jakin beharreko guztiak kontatu ditu Euskadi Irratiko 'Txiriboga' saioan. Baita 'Goenkale'-tik pasatako 321 pertsonaiez osatutako zuhaitz genealogikoa azaldu ere. Entzun ezazu, hemen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide