Arrantzale kaleko zaborrontziak berrantolatu ditu Orioko Udalak

Karkara 2019ko abu. 1a, 17:30

Zebrabidea igarotzean, oinezkoek ibilgailuak ikusteko zituzten "zailtasunak ekiditeko" birkokatu dituzte Arrantzale kaleko zaborrontziak.

Orioko Udalak jakinarazi duenez, Arrantzale kaleko zaborrontziak berrantolatu ditu, "oinezkoen segurtasunagatik". Izan ere, zebrabidea igarotzean, "ibilgailuak ikusteko zailtasunak" izan ohi zituzten oinezkoek. Zaborrontziak birkokatuta, baina, "ikusgaitasuna" hobetuko dela aurreikusi du udalak.

Hala, Arrantzale kaleko zaborrontziak atzeratu dituzte, eta hiru aparkaleku atzeratuta, bizikletentzako bi gune eta motoentzako gune bat sortu dituzte. "Motordunen aurrean", oinezkoek "herrian duten lehentasuna" azpimarratu du udalak, eta "segurtasuna bermatu" asmoz egikaritu dute berrantolaketa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide