Hasi dira Txurrumuskiren Gazte Abenturak

Karkara 2019ko abu. 1a, 14:18

Gaur hasi eta abuztuaren 14ra arte izango dira Gazte Abenturak. Egunero inguruko txoko ezberdin bat ezagutzera joango dira jarduera ezberdinak eginaz. Azken hiru egunak Arantzan pasako dituzte. 

Gaur eman diote hasiera Gazte Abenturei Txurrumuskiko kideek. Uztaila osoan Udaleku Irekietan eta Udatxokoan murgilduta egon dira begiraleak  txikienekin, HH2tik hasita LH5era bitarteko haurrekin. Orain, gaztetxoen txanda da urteroko Gazte Abenturetan. Gaur hasi eta bi asteko abentura biziko dute, abuztuaren 14ra bitartean. Egunero leku ezberdinetara joango dira egun pasa, jarduera ezberdinak egitera, eta azken hiru egunak 12tik 14ra Arantzako aterpetxean pasako dituzte bazterrak ezagutzen. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide