Mola Mola OBB tabernak 'Mola Market' azokaren bigarren edizioa antolatu du igande honetarako. Eguerdiko 13:00etatik aurrera, jantziak eta bestelako produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango da hondartzan ondoan, musikaz girotuta. Bertan izango dira Mara, Soia, Lucia, Ginger, Itziar, Linda%Lolla, Etoile, Telaristaurbana, Amami, The Pass, Arguiñe eta Ttipi ttapa dendak. Horiez gain, Ikara produkzioak eta Katxiña Txakolinak ere parte hartuko dute azokan.
Ondoren, 18:00etan hasiera emango diote musikaz girotutako arratsaldeari, DJ Tobal oriotarraren eskutik.