Gizonezkoen Euskadiko Traineru Txapelketan lehia estua izan da parte-hartzaileen artean. Bigarren txandan arraunean egin du Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen txalupak, Hondarribia, Santurtzi eta Urdaibairekin batera. Dena dela, lehen txanda irabazi duen Zierbenaren erreferentzia kontutan izan dute bigarren txandako ontziek uneoro.
Hasieratik, Orio, Hondarribia eta Santurtzi pare parean ibili dira, baina bigarren luzean estropadaren buruan jarri da Hondarribia, aurkariei traineru bateko aldea aterata. Pixkanaka errenta handitzen joan da Bidasoako taldea estropadan zehar eta estropada irabazi du. Lehen txandako garaile Zierbena sailkatu da bigarren eta hirugarren izan da Santurtzi. Orio berriz, zazpigarren postuan sailkatu da.
SAILKAPENA
1.- Hondarribia 20:15,91
2.- Zierbena 20:20,04
3.- Santurtzi 20:23,08
4.- Ondarroa 20:29,39
5.- Urdaibai 20:34,80
6.- Donostiarra 20:35,68
7.- Orio 20:44,18
8.- Zarautz 21:35,75