Badok 13 taldeak denboraldiko estropada guztiak irabazi ditu

Karkara 2019ko uzt. 29a, 13:00

Orioko hainbat arraunlarik parte hartzen dute beteranoen Badok 13 taldean.

Badok 13 beteranoen traineruak ligako estropada guztiak, eta Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu. Juan Anjel Garmendia Xaspas oriotarra da taldearen entrenatzailea, eta denboraldiaren balorazioa egin du. "Denera, hamalau estropada jokatu ditugu eta denak irabazi ditugu. Emaitza bikaina da eta oso gustura gaude", azaldu du .

Azken urtean goranzko joera izan du taldeak. "Taldea indartu egin da. Arraunlari ohiak batu zaizkigu eta traineru berria ere erosi dugu". Gaur egun 33 kidek osatzen dute taldea, eta bi traineru osatzen dituzte. "Lehen taldea banderak lortzeko lehian ibili da, eta bigarren ontziaren helburua arraunlari guztiek estropada jokatzeko aukera izatea da, parte hartzea alegia".

Hurrengo urtean ere proiektuari jarraipena emateko asmoa dute Badok 13ko kidee, eta Garmendiak aitortu du zenbait herritarrek taldean parte hartzeko asmoa agertu dietela, "arraunean egiteko edo ikasteko aukera aproposa baita".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide