Datorren abuztuaren 2an, ostiralarekin, Broken Brother Brass Band taldearen kontzertua izango da Herriko Plazan, 19:30ean hasita, Udalak eta Enbor Akzio Kulturalak elkarrekin antolatutako ‘Ziaboga’ musika-zikloaren barruan, doan.
2006an Iruñean sortutako Broken Brothers Brass Bandek atzoko eta gaurko New Orleanseko taldeen kale-soinua dakarkigu (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth Marching Band). Bandaren errepertorioan jazz garaikidea (Robert Glasper, Kamasi Washington), groove dantzagarriak, taldeko inprobisazioa eta rapa sartzen dira.
Ikusi bideo bat hemen: https://youtu.be/ngFfAPPBJI0
Info +: http://www.hotsak.com/artistas/broken-brothers-brass-band